Repsolek 2.900 milioi euroko kontularitza-hornidura egin du petrolio gordinaren prezio baxuagatik

Repsolen administrazio kontseiluak 2.900 milioi euroko aparteko kontularitza-hornidura egitea erabaki du, kontuak egokitzeko petrolio gordinaren prezio baxuen egungo testuingurura. Honek 2015ko ekitaldian 1.200 milioi euroko galerak ekarriko ditu.

Balioen Merkatuaren Estatu Batzordeak informatu duenez, petrolio gordinaren egungo testuinguruan -30 dolarren inguruan kotizatzen duena, aldiz, duela urte eta erdi 100 dolar baino gehiagotan- Repsolek egokitze neurriak ere abian jartzea erabaki du, haien artean 2016rako %20ko murrizketa gehigarria egitea inbertsioetan.

2015ko galerak petrolio gordinaren prezioen inguruarekin zuzenki erlazionaturik daude, egokitutako etekin garbia edo CCS –inbentarioak berrezartze kostuen arabera baloratzen dituena, aparteko eraginak kontutan izan gabe- %8a goititu baita, 1.850 milioietaraino, aurreikuspenen gainetik.