Zortzi enpresen artean ordaintzen dute Bizkaiko Elkarteen Zergaren %37a

Zortzi enpresa handi –haien artean Petronor– Bizkaiko Elkarteen Zergaren %37a ordaintzen dute, Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasleen ikerketaren arabera.

Lourdes Serna, Mercedes Vallejo eta Ignacio Zubiri Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasleek Eusko Jaurlaritzaren “Ekonomiaz” aldizkarian argitaratu dute ikasketa hau, zeinetan 2013ko Elkarteen Zergaren ordainketa aztertzen da Bizkaian, besteak beste.

Urte horretan, Bizkaiko 34.291 enpresek 2012ari zegokion Elkarteen Zergaren aitorpena aurkeztu zuten. Bakarrik 8 enpresen artean bildutakoaren %37a baino pixka bat gehiago ordaindu zuten.

Gainera, 350 enpresa inguruk (aitorpena aurkezten dutenen %1a) kuotaren %75a ingresatzen dute. Hau da, aitorpen egileen %1ak zergaren %75a ordaindu zuen, kasik.

Egileen ustetan Elkarteen Zerga “enpresa handiek ordaintzen dute batez ere”.