Idoia Mendia Petronorren bisitari

Eduardo Briones, Pedro Serrano, Jose Ignacio Zudaire, Idoia Mendia, Mikel Torres, Natalia Rojo eta Manu Nuñez.
Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiak Petronor Findegia bisitatu du gaur goizean. Euskadiko sozialismoaren ordezkari goren gisa, Mikel Torres Bizkaiko idazkari nagusiak; Natalia Rojo Eusko Legebiltzarrarean Ingurumen bozeramaileak eta Pedro Serrano zein Eduardo Briones Muskizko zinegotziek osatutako delegazioaren buru izan da.

Emiliano Lopez Atxurra Findegiaren presidentearen ongi etorri jaso eta EPIak (Banakako Babes Ekipoak) jantzi ondoren, ordezkari sozialistek bisita hasi dute maketa gelan. Bertan, Manu Nuñez Ekoizpen zuzendariak eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak Petronorren historiaz zein finketa jarduera konplexuaz informatu diete.

Ondoren, Findegiko instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita Luzero Puntako Itsas-terminala ere, non bisita amaitutzat eman da.