Miesak 7.7 milioietan baloratutako bi kontratu lortu ditu Belgikan eta Perun

Miesa enpresak 7.7 milioietan baloratutako bi kontratu lortu ditu Belgika zein Perun, 2015an bere fakturazioa arinki handituz.

Miesak Las Karrerasen (Abanto-Zierbena) dauka egoitza, eta bere jarduera eremu nagusia Oil&Gas sektorea da. Bere hazkundea kanpoan dituen proiektuei esker eman da, bereziki, bertatik bere fakturazioaren %70a lortuz. Proiektu horien artean enpresaren kontraturik garrantzitsuenetako bi daude, Peru eta Belgikan garatzen ari direnak.

Repsol taldeak Limako La Pampilla findegian erregaien kalitatea hobetzeko inbertsioa egingo du eta Miesak –Petronorren FMU plantaren eraikuntzan eta Cartagenan Repsolek duen plantako hainbat proiektutan lan egindakoa- lanabesen muntaia egingo du. Obra honen fakturazioa 3.7 milioi euroko izango dela uste da. Belgikako proiektuari dagokionez, Abantoko enpresak muntai elektrikoa eta tresneria garatuko du Ambereseko findegiko bi unitate berrietan. Lan hauengatik Miesak 4 milioi euro inguru fakturatuko ditu.