Petronor eta Erreka, Findegiko torloju loturentzako konponbideak garatzeko elkarlanean

Ainhoa Larrañaga, Koldo González de Audikana, Urko Urbizu, Arkaitz Etxezarreta, Jon Mendiola, Jonatan Azkondo, Imanol Olaskoaga, Imanol Agudo, Miren Labandera, Iñigo del Pozo eta Pedro González.
Petronor eta Erreka Fastering Solutions enpresa bildu dira Findegiko torloju lotura larrien inguruan balio handiko konponbideak elkarrekin garatzeko asmoz.

Errekak denbora errealean torloju loturen zama neurtzeko sistema dauka, ibolt izenekoa, eta Findegiko torloju lotura larrien inguruan balio handiko konponbideak proposatuko ditu. Hornitzaile Trakzio Planaren baitan izandako batzar honetan zehar,  Muskizko Findegiko lotura problematikoetako batzuen analisia elkarrekin egitea erabaki zen, ihesaldiak ekiditeko xedez. Lehendabiziko analisi honetarako CK6 Plantako lau lotura aukeratu dira.

Gainera, beste hainbat kolaborazio posibleei buruz mintzatu ziren: etenaldietan denbora hobetzeko, abiaraztetan loturen fidagarritasuna handitzeko, etab.