Petronorrek 85 pertsonen bisita jaso zuen urtarrilean

Itsas zein Portu Enpresen Kudeaketa Masterraren ikasleak, Angel Gilekin, Petronorren.
Petronorrek guztira 85 pertsonen bisita jaso zuen urtarrilean. Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskolaren, Itsas zein Portu Enpresen Kudeaketa Masterraren eta Iurretako Hasierako Prestakuntza Zentroaren ikasleak, baita BBVAren Erretiratuen Elkartea ere, Findegira gerturatu ziren bere instalazioak eta finketa prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.

Bisita guztiak maketa gelan hasi ziren. Bertan, Findegiaren historiari buruzko bideoa ikusteaz gainera, bere funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.

Ohikoa denez, bisitariak Petronorreko instalazioetan zehar ibili ziren, kontrol geletako bat bisitatu zuten eta Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.