Bilbo Zaharra Euskaltegiak 2001. urtetik euskal kulturaren ajeen inguruko foroa antolatzen du. Aurten, bere argitalpenaren mendeurrena izanik, Kafkaren Metamorfosiari eta itzulpengintzari buruzko 3 hitzaldi antolatuko dira (gaur, bihar eta etzi), Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan, 19:00etan.
Gaur arratsaldean Anton Garikanok –Kafkaren Metamorfosiaren azkeneko itzultzailea-, Xabier Kintana zein Rufino Iraola aurreko bi bertsioen itzultzaileekin batera, obraren hirugarren itzulpena aurkeztuko du. Bihar, Angel Lertxundi idazle eta itzultzaileak “itzulpena, bidai baten itzulera” hitzaldia eskainiko du. Foroa amaitzeko, asteazkenean, martxoak 3, Xabier Olarrak eta Joxe Austin Arrietak James Joyceren “Ulysses” liburuaren eta Marcel Prousten “Swann-enetik” idazlanaren itzulpenaz mintzatuko dira.
Informazio gehiago, hemen.