Ikasle taldeak –Ingeniaritza, Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Zuzenbide zein Publizitatean unibertsitate prestakuntzadunak- Findegiko parte handi bat ezagutzeko aukera izan du (Gordin eta Desulfurazio Unitateak, Laborategia, FCC Planta, Koke Planta eta Itsas Terminala) industriaguneko alor bakoitzeko teknikari adituekin batera.
Findegia “makina konplexua” da, zeinetan lehengaiek, petrolio gordina, hainbat jatorri dituzte. Landutako produktuen norakoa muga gertuenetatik urrun dauden lekuetarainokoa da. Garraioa eta ekoizpen prozesu guztiak elkarren menpekoak dira. Produkzioa laguntzeko jarduerak, mantenua, berrikuntza teknologikoa eta ekonomia kudeaketa ere ekintza erabakigarriak dira industria sektorean.
Guzti hauek dira REGE Masterraren gazteek ikasten dituzten edukiak. Muskizko findegira egin duten bisitari esker teoria hori bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute benetako praktikan.