Fran Fernandez: “gure erronka berria 2020rako isuriak beste %15ean murriztea da”

Fran Fernandez jardunaldian zehar.
“CO2 isuriak murrizteko erarik onena prozesuetan eraginkor izatea da. 2010an proiektua abian jarri genuen Petronorren, 2016rako gure isuriak %20an gutxitzeko. Bete dugu eta orain erronka berria daukagu, 2020rako isuriak beste %15 murriztea” azpimarratu zuen atzo Fran Fernandez Findegiaren Ingeniaritza eta Garapen zuzendaria Industria Ingeniaritzako Ikasleen Estatu Kontseiluak (CEDEEII), Bilboko Bizkaia Aretoan, antolatutako Ekintzailetza eta Energiaren inguruko XL Biltzarrean.

Etorkizuneko energia ereduaren inguruan mintzatzera eta eztabaidatzera bideratutako jardunaldian zehar Fran Fernandezek hurrengoa azaldu zuen: “munduan gero eta energia gehiagoren eskaera izango da, horregatik badirudi hemendik 20-30 urtera energia fosila egoten jarraituko duela. Aurrerapen teknologikoei esker fotovoltaikoa, eolikoa… garatuko dira eta berriztagarriak etorriko dira, baina petrolioak egoten jarraituko du, gure erosotasun maila eta gizartea mantentzeko”. Ildo beretik “energia berriztagarriek etengabeko garapena” izango dutela aipatu zuen, baita hurrengoa gaineratu ere: “energia fosila erabiltzeari uzten hasiko gara, baina epe labur-erdian berriztagarriak ez dira nahiko izango”.

Garraioan eta berokuntzan iturri fosilen ordezkapenari dagokionez, Fernandezek BIOS erregaiak, automobilgintza eta finketa industria eskutik doazela esan zuen, “motorretan aldaketak egiten dabiltza, erregai berriak erabiltzea ahalbidetzeko. Petronorren 14 urte garamatza BIOetanol prozesuan barneratzen, ETBE ekoizten dugu eta gasolinari gaineratzen diogu, %12a baino pixka bat gehiagoko portzentajean. Dieselean 10 urte garamatza BIOdiesela barneratzen eta azkeneko urteetan landare olioa prozesatzen hasi gara gure desulfurazio unitateetan, beraz dieselak dituen ezaugarri onen pareko hidrogenatutako olioa gaineratzen dugu, %8an”.

Argazkiak, hemen.