Saritua, Petronorren egitasmoa sexu-erasoa aurreikusteko

Jaione Porras akzesita, Petronorren izenean, jasotzen.
Petronorren izenean, Jaione Porras Lan-administrazioko arloburuak jaso du Mutualiaren akzesita, laneko eraso sexuala eta sexista ekiditzeko aurreikuspen-egitasmorik onenari dagokio saria. Zorionak.

Nazioarteko Lan-segurtasun eta Osasun Eguna dela-eta, Mutualiak jakinerazi ditu zazpigarren urtez antolatu duen deialdiaren emaitzak, aurreikuspen-esparruari dagozkion kudeaketa, berrikuntza eta teknologia-garapena saritzeko. Aurten, gainera, aurreneko aldiz saritu nahi izan da sexu-erasoa aurreikusteko ahalegina eta, akzesietako bat Petronorren aurkeztutako proiektuarentzat izan da, indarrean dagoen Berdintasun Planaren baitan, hain zuzen ere.

Jaione Porrasek esan bezala: “Helburua zera da, arrisku psikosozialetan adituak diren hainbat psikologoren  kabinetea langileen aukeran jarri, inoiz gerta daitekeen arrisku-egoeraren batean aldez aurretiko lehen ikerketa egin ahal izateko”.

Argazkiak, hemen.