Meatzaldea Bultzatzen proiektua Abanton aurkeztu da

Atzo, Las Carrerasen izandako informazio mintzaldiaren irudia.
Meatzaldea Bultzatzen proiektuaren arduradunek Las Carrerasen aurkeztu zuten atzo ekiteko eta berezko negozioa sortzeko interesa duten Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran zein Zierbenako gizon-emakumeei zuzendutako ekimen hau. Petronorrek, Somorrostro Prestakuntza Zentroa eta BBK Fundazioarekin batera, Urbegi Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia zein Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatutako proiektu honetan parte hartzen du.

Proiektuaren asmoa enplegua sustatzen duten 5 enpresa berri sortzea da, Ezkerraldeko udalerrietako ekintzaile eta Pyme-en laguntzaz. Petronorrek, erosketa eredu berritzailearen bidez, Urbegi Taldea eta gainerako pyme-ekin batera ekimen ekintzaileetatik sortutako negozio berri hauen merkaturatzea errazteko konpromisoa hartu du.

Proiektuan parte hartu edo bere inguruko informazio gehiago nahi duenak hurrengo herrietan izango diren mintzaldietara joan daiteke:

Mintzaldia Muskizen (Ordutegia: 19:00 – 20:00)

Helbidea: Forlan. Meatzari Eraikina. C/ Cendeja 21, 2ª Planta (48500) Muskiz

Maitzak 24

Mintzaldia Trapagan (Ordutegia: 18:00 – 19:00)

Helbidea: Centro Integral de Empleo. C/ Nafarroa 19 (48510) Trapagaran

Maitzak 26

Mintzaldietara joateko izena eman, hemen.

Informazio gehiago, hemen.