Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillach-ek ‘Textos de Chekhov’ espektakulua aurkeztu dute Bilbon

Antzerki Egokituaren Tailerra, Bilbon.
Repsol Fundazioak eta Varela Producciones-ek -Blanca Marsillach-en antzerki konpainiak- Bilbon aurkeztu dute “Textos de Chekhov” espektakulua, Errusiako dramaturgoaren komedia laburren aukeraketa, publiko ezgaituari zuzendua.  

Deustuko Bidarte Jauregian, pasa den maiatzaren 24an, aurkeztutako espektakulua adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako Antzerki Egokituaren Tailerreko proiektuaren baitan dago. Aurten, bere zazpigarren edizioan, Anton Chekhov-ek idatzitako, eta Xabier Olzak egokitu eta zuzendutako, “El oso” eta “Petición de mano” obrak antzeztu dira.

Aurkezpena amaitzerakoan, tailerrei hasiera eman zitzaien, bertako publikoa protagonista nagusi bilakatu zelarik, pertsona ezgaintuentzako egokitutako inprobisazio ariketetan parte hartuz.