La Arenaren uraren kalitatea, bikain

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egindako hondartzen kontrol sanitariorako programaren arabera, La Arena  hondartza egoera onean dago eta bere uraren kalifikazioa bikaina da.

Bizkaian, non bainu-denboraldia pasa den ekainaren 1ean hasi zen, 21 hareatz aztertu dira eta, La Arena (Muskiz-Zierbena) hondartzaz gainera, beste 15ek ur kalitate bikaina dute: Ereaga, Azkorri-Gorrondatxe eta Arrigunaga (Getxo), Solandotes/Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil (Sopela), Plentzia, Gorliz, Muriola (Barrika), Bakio, Aritzatxu (Bermeo), Laida eta Laga (Ibarrangelu), EA, Ogeia (Ispaster) eta Karraspio (Mendexa).

Lemoizeko Armintzekoalde, Lekeitioko Isuntza eta Ondarroako Arrigorri hondartzetan, uraren kalitatea ona da eta Mundakako Laidatxun eta Getxoko Areetan, aldiz, uraren kalitatea onargarria da. Hala ere, Toña eta San Antonio hondartzetan uraren kalitatea onartezina da, azken bost denboraldietan gertatu den bezala, eta horregatik leku horietan Osasun Sailak bainurik ez hartzea gomendatu du.

Gipuzkoako hondartza guztien uraren egoera bikaina da, baita Araban ere.