Petronorren presidentea Kafkaren “Metamorfosia”-ren irakurketa jarraitura gehitu da

Emiliano Lopez Atxurra Kafkaren "Metamorfosia"-ren 55. pasartea irakutzen.
Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak Kafkaren “Metamorfosia”-ren irakurketa jarraituan parte hartu du gaur goizean, Arriaga Antzokian.

Bilbo Zaharra Euskaltegiak Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu du bederatzigarrenez, ikasturtearen amaieran eta “Ikasleen jaia” ospakizunaren barruan.  Aurten 100 urte bete dira “Metamorfosia” argitaratu zenetik, horregatik Kafkaren obra aukeratu da, itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatzeko asmoz.

Irakurraldia goizeko 8:00an hasi da eta arratsaldeko 19:00etan amaituko da, Arriaga Antzokian, laurehun bat irakurle eta berrogeita hamar eragile sozialen partaidetzaz, haien artean Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea, zeinek obraren 55. pasartea irakurri du.

Irakurri pasartea, hemen.

Bideoa, hemen.