Eraginkortasuna, berrikuntza eta tokiko hornitzaileak dira etorkizuna

Fernando Temprano eta Jose Ignacio Zudaire, Washingtonen.
Energia-eraginkortasuna, berrikuntza aurreratua, hornitzaileen trakzioa eta erakundeen laguntza izan dira Petronorrek Washingtonen egiten ari den eta Euskadi protagonistatzat duen Smithsonian Folklife Festival-eko agenda ekonomikoan parte hartzeko erabili dituen argumentuak. Jaialdian Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek parte hartu dute, baita 40 enpresa berritzailek baino gehiagok eta energia eta automobilgintzako klusterrek ere.

Pertsonen, Antolaketaren eta Erakunde Harremanen zuzendari den Jose Ignacio Zudairek esan du Petronorrek Muskizko findegian energia-eraginkortasuna aplikatzearen alde egiten duela, baina baita berrikuntza aurreratuaren, euskal gizarteko ikerketa eta teknologia sarearen eta inguruko hornitzaileen trakzioaren alde ere: “erronka horiei aurre eginez gure etorkizuna ziurtatuko dugu, baita bidai-lagun ditugun euskal enpresa askoren etorkizuna ere”.

Fernando Tempranoren, Repsoleko Teknologia zuzendariaren, aburuz “enpresa-misio horiek berriro ere azpimarratzen dute analisi globalak egiteko beharra, politika eta gobernantza arloan zein ikerketa zientifiko, garapen teknologiko eta nazioarteko merkatuaren arloetan. Gaur egun dena da globala”.