Muon Systems proiektu bizkaitarra, Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren irabazleen artean

Antonio Brufau Repsolen zein Fundazioaren presidentea eta Ignacio Egea Repsol Fundazioaren presidenteordea Ekintzaile Funtsaren bosgarren deialdi honetako sarituekin.
Muon Systems (Barakaldo) Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bosgarren deialdia irabazitako lau ideietako bat da.

Muon Systems Pablo Martinez eta Carlos Diez fisikoek 2015an sortutako startup-a da (http://muon.systems/nosotros/), tomografia mounikoa erabiliz, bere hormen higaduraren monitorizazio jarraituaren bidez, labe garai zein galdaren energia eraginkortasuna hobetzera bideratutako proiektua.

Muon Systems-az gainera, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza Funtsak beste hiru idei aukeratu ditu (Aladyn System, Pure/T eta Sweet Generator)  eta lau proiektu (Fuelium, Gnanomat, SiTerm y ThERS). Ideia eta proiektu irabazleak bosgarren deialdi honetan jasotako 200 proposamenen artean aukeratuak izan dira. Inkubazio prozesua hasiko duten proiektuek 288.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa jasoko dute, gehienez bi urtetan zehar, eta ideiek 24.000 euro urte batean zehar, bere zahartzapenerako.