Brufauk Europar Batasunak klima aldaketaren aurkako borrokan eraginkortasun neurriak sustatzea eskatu du

Dominique Ristori, Antonio Brufau eta Jos Delbeke.
Repsolen presidentea Antonio Brufauk “Repsol Conferences”-en bigarren edizioa inauguratu zuen atzo Bruselasen. Bertan Europar Batasunak klima aldaketaren aurkako borrokan eraginkortasun neurriak sustatzea eskatu zuen.

Energiaren etorkizunaren inguruko eztabaida-leku honetan, eta “Integrated Solutions for Global Challenges”  leloaz, Repsolek, erakunde, enpresa zein herritarrek etorkizun gertuan aurre egin beharko dituzten erronkei buruzko, hausnarketa gunea eratu nahi izan du.

Zentzu honetan, Repsolen presidenteak “industria sektore bakoitzaren barruan eraginkortasun zein isurien murrizketaren inguruko materian aktoreak emaitza hobeagoekin saritzen direla” ziurtatzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen. Gainera, karbono isuri baxuko kalitate maila handiko erregaiak defenditu zituen.

Brufauk karbono urrian oinarritutako ekonomia globaleranzko trantsizioan Europar  Batasunaren konpromiso eta buruzagitza goraipatu zuen.

Jardunaldi hauetan Jos Delbeke Klima Aldaketaren Europar Batzordearen zuzendaria eta Dominique Ristori Europar Batzordearen Energia zuzendaria izan ziren.