Muskizko Findegiak, bere operadoreek segurtasun eta ingurumen gaietan duten gaikuntza hobetu nahian, beste urratsa egin du operadoreentzako ikastaroen diseinuan, industria mundurako balio duen titulu ofiziala lortuz. “Auzokide ona izan nahi dugu eta egin beharreko lehendabiziko gauza eraginak murriztea da. Horregatik interes berezia geneukan jarduera egokia ahalbidetzen duten ingurumen ezagutzak dituzten pertsonen lehen promozioa zuek izatea Petronorren” aipatu die ikasleei Jose Ignacio Zudaire findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak.
Euskadin berritzailea den prestakuntza hau formatu dualean burutu da, txandakako araubidean, modu koordinatuan uztartuz Somorrostro Prestakuntza Zentroaren lan teorikoa eta findegian lanpostuaren prestakuntza praktikoa. Zentzu honetan, Javier Laiseca Irakas-gunearen zuzendariak “enplegura sarbidea izateko pertsonen kapazitatea sustatzea helburu duen” enpresa, prestakuntza zentro eta administrazioaren arteko kolaborazio honen garrantzia azpimarratu du.
Prestakuntza prozesu hau 2015eko irailaren 7an hasi zen eta pasa den uztailaren amaieran amaitu zen. Guztira 1500 ordu baino gehiagoko ikastaroa izan da. Ikasle guztiak, ikastaroan zehar soldata-bekak jasotzeaz gainera, operadore gisa kontratatuak izan dira Petronorren. Operadore berri hauekin 80 dira jadanik, 2014 urte amaieratik, Muskizko findegiak kontratatu dituenak. “Petronor enplegua sortzen ari da, aukera hori ematen dizuegu eta konpromisoa eskatuko dizuegu, lana, Petronorren dugun kultura zein baloreak barneratzea; ingurumena, segurtasuna, erantzukizuna, zintzotasuna… eta garatzen joatea” gogoratu die Jose Maria Montserrat Petronorren Ekoizpen zuzendariak.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.