Petronorrek Ingurumen Kudeaketako Profesionaltasun Ziurtagiria eman die 26 operadore berriri

Laiseca, Zudaire eta Montserrat 26 operadore berriekin.
Petronorrek Ingurumen Kudeaketako Profesionaltasun Ziurtagiria eman die operadore ikastaroa amaitu duten 26 ikasleri- horietatik 4 emakume-.

Muskizko Findegiak, bere operadoreek segurtasun eta ingurumen gaietan duten gaikuntza hobetu nahian, beste urratsa egin du operadoreentzako ikastaroen diseinuan, industria mundurako balio duen titulu ofiziala lortuz. “Auzokide ona izan nahi dugu eta egin beharreko lehendabiziko gauza eraginak murriztea da. Horregatik interes berezia geneukan jarduera egokia ahalbidetzen duten ingurumen ezagutzak dituzten pertsonen lehen promozioa zuek izatea Petronorren”  aipatu die ikasleei Jose Ignacio Zudaire findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak.

Euskadin berritzailea den prestakuntza hau formatu dualean burutu da, txandakako araubidean, modu koordinatuan uztartuz Somorrostro Prestakuntza Zentroaren lan teorikoa eta findegian lanpostuaren prestakuntza praktikoa. Zentzu honetan, Javier Laiseca Irakas-gunearen zuzendariak “enplegura sarbidea izateko pertsonen kapazitatea sustatzea helburu duen”  enpresa, prestakuntza zentro eta administrazioaren arteko kolaborazio honen garrantzia azpimarratu du.

Operadore lanpostuari lotutako gaitasunak hiru multzo handitan sailka daitezke: prozesuko eragiketei berariaz lotutako gaitasunak, lanpostuarekin zuzeneko zerikusia duten lan arriskuen identifikazioari eta prebentzioari lotutakoak, eta egiten den eragiketa bakoitzean burutu beharreko ingurumen kudeaketari dagozkionak. Kontuan eduki behar da, bestalde, merkatuak, oro har, eta petrolioaren eta petrolio-deribatuen inguruko guztiak, bereziki, egoera aldakorra dutela. Halako egoera bereziaren aurrean beharrezkoa eta hil ala bizikoa da moldatzeko gauza izatea, datorrenari lehiakortasunez aurre egin ahal izateko. Prestakuntza eredu berri honek operadoreen prestakuntza ikuspegi osoago batetik enfokatzen du, langileak gaitasun nabarmenak eskuratuz.

Prestakuntza prozesu hau 2015eko irailaren 7an hasi zen eta pasa den uztailaren amaieran amaitu zen. Guztira 1500 ordu baino gehiagoko ikastaroa izan da. Ikasleek, hau da 26ek –horietatik 4 emakume-, ikastaroan zehar soldata-bekak jasotzeaz gainera,  Petronorrek operadore gisa kontratatu ditu jadanik.

Operadore berri hauekin 80 dira jadanik, 2014 urte amaieratik, Muskizko findegiak kontratatu dituenak. “Petronor enplegua sortzen ari da, aukera hori ematen dizuegu eta konpromisoa eskatuko dizuegu, lana, Petronorren dugun kultura zein baloreak barneratzea; ingurumena, segurtasuna, erantzukizuna, zintzotasuna… eta garatzen joatea”  gogoratu die Jose Maria Montserrat Petronorren Ekoizpen zuzendariak.