Veronica Zurdo, Euskadiko Katxete Bola-joko Txapelketaren irabazlea

Lehenengo hiru sailkatuak -Veronica Zurdo, Iratxe Blanco eta Paula Carballo- Asier Uranga eta Sandra Acosta zinegotziekin.
Uriosteko karrajuko Veronica Zurdok Euskadiko Bola-Joko Txapelketa irabazi du, Zierbenan.

Guztira El Regato, Urioste, Gorostiza eta Zierbenako karrajuko 24 neskek parte hartu zuten, larunbatean, kirol ekitaldi honetan. Lehia handiko txapelketa izan zen baina azkenean Veronica Zurdok irabazi zuen, Barakaldoko Iratxe Blanco (El Regato) eta Paula Carballoren (Gorostiza) aurretik.

Aurten gainera, superbolaren lehenengo edizioa izan da. Gizonezkoen mailari zuzendutako lehiaketa da, zeinetan jaurtiketa batean bola gehien lortzen duen jokalariak 100 euroko saria jaso dezake. 27 mutilek parte hartu zuten frogan eta Javier Lores garailea izan zen. Bigarren postua La Arenako Joan Ander Sotorentzat izan zen eta hirugarrena Ugarteko Joseba Gomezentzat.

Txapelketa, Katxete Egunaren baitan egina, Punta Lucero Elkarteak antolatu eta Petronorrek babestu zuen.  Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikaria bertan izan zen.

Argazkiak, hemen.