PEDRO BOYRA: “Negozio honetan onena ez bazara, itxi egin behar duzu”

Pedro Boyra, bere lankideekin batera, Canaport-en (Kanada).
Pedro Boyrak ingeniaritza industrial mekanikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta karrera amaierako proiektua  Frantzian egin zuen, IFMAn (Mekanika Aurreratuko Institutu Frantziarra).  

Deustuar ausart hau duela 17 urte hasi zen lanean Petronorren, 1997ko uztailaren 1ean, eta ordutik egunera arte konpainian izan duen proiekzio profesionala  geldiezina izan da eta ozeanoa bera zeharkatu behar izan du Euskaditik kanpo erantzukizun berriei ekiteko.

-Nola sortu zen Kanadara, Canaport-era,  joateko aukera?

Ni Petronorreko Mantenuburu nintzen eta  2014ko maiatzean Paco Vázquez-ek (Finketako Zuzendari Exekutiboak) Gas & Power negoziora pasatzea proposatu zidan, hain zuzen ere birgasifikatzeko planta bat den Canaport LNG-n General Manager  moduan; une hartan Downstream-etik kanpo zegoen. Proiektu polita iruditu zitzaidan eta baietz erantzun nien.

-Kontaiguzu Gas & Power negozioari eta Canaport-i buruzko zerbait?

Egia esan esan gasaren eta birfinketaren negozioak erabat dira desberdinak, lan egiteko era desberdinak dira, eguneroko izendapenekin. Aurreko egunean ekoizpena markatzen dizuete eta egunean zehar aldarazpenak izaten dituzu. Eskariaren araberako ekoizpena da, online. Aldi berean, negozioa erabat dago nazioarteratuta.

Canaport planta berria da, 2009. urtearen amaieran inauguratu zena. Planta oso moderna eta eragingarria da. Halaber, findegi bat baino askoz soilagoa da.

-Zein izan da zure lana bertan?

Kanada aldean Downstream negozio bakarra da eta bertan plantako zuzendari nagusiaren lanak egin nituen, kudeaketako erantzukizun osoarekin: giza baliabideak, ekoizpena, ingeniaritza, mantenua, lege kontuak…

Repsol-ek  % 75eko partaidetza du eta Irving Oil-ek % 25ekoa. Nire funtzioen barruan atal garrantzitsua zen bazkideen kudeaketarena; aldi berean,  komunitatearekiko eta agintariekiko harremanak mantentzen nituen. Oso erregulatuta dagoen negozioa da eta, ondorioz, gai hori oso garrantzitsua da.

-Zein izan da zure helburua Canaporten zuzendaritza hartu zenuenetik?

Eragiketa segurua eta  fidagarria bermatzea marjina zegoenean hartu ahal izateko.

Hara joan nintzenean egokitzapenaren duda nuen, baina Petronor bezalako findegi baten lortzen duzun esperientziak planta txikiagoekin borrokatzeko prestatzen zaitu. Egia da bai, alderdi legalak, stakeholders-ak…  egiten ikasi behar izan ditudan atalak izan direla. Petronorren nire lana operatiboagoa zen eta Canaporten askoz gehiago egon da kudeaketa orokorrari lotuta.

-Nola baloratuko zenuke esperientzia?

Bi urte zoragarri izan dira maila pertsonalean nola profesionalean. Esperientzia oso ona eta benetan  eskertuta nago. Nik ezagutzen ez nituen lan-arloetan ikasteko balio izan dit. Goreneko arduraduna zarenean eta hain urrun zaudenean erantzukizuna igartzen da, baina gauzak ondo ateratzen direnean oso atsegingarria da.

Nire arrakastaren % 80 emazteari zor diot. Abokatu ekonomista da eta eszedentzia eskatu zuen bere lanean nirekin etortzeko. Lehen egunetik komunitaterako boluntariotza lanetan murgildu zen eta berak bertan utzi duen aztarna nirea baino askoz garrantzitsuagoa izan da. Zure bikotekidea toki horretara egokitzea eta bertan gozatzea  funtsezkoa da, biren esperientzia delako.

-Zein da Kanadatik ekarri duzun oroitzapenik politena eta bizi izan duzun unerik gogorrena?

Politak asko izan dira eta ez lirateke elkarrizketa honetan  kabituko. Jendea, paisaiak, elurtzak… Oroitzapen bat aukeratzekotan Canaportetik alde egingo nuela banekienean, terminalaren clean up (modernizazioa) bat egin ostean, plantako enplegatu guztien partaidetzarekin egin zuten ustekabeko bideo bat eman zidaten, eta oso polita izan zen.

Unerik gogorrena likuefakzio proiektua ez zela egingo   jendeari jakinarazi beharra zegoela ohartu ginenean bizi izan nuen; merkatuko baldintzen ondorioz inbertsioa gelditu egin zen eta jendeari hori jakinaraztea oso zaila izan zen.

-Zure ustez nolako ekarpena egin dio zure kudeaketak Canaporti?

Nik uste dut Upstream  eta Downstream-eko negozioek euren berezitasunak dituztela. Ni konpainiaren kudeaketa–eredu bat ezartzen finkatu naiz, Downstream-en ohikoak diren prozesuen eta baloreen arabera: prozesuen garapena, adierazleekin lan egitea, performancearen kontrola KPIen bidez, kostuen kontrola, etab.

-Orain, Kanadan ia bi urte egin ondoren, Petronorrera itzuli zara…

Itzultzeko aukera eskaini zidaten, Petronorren gaur egungo proiektuari buruzko informazioa eman zidaten eta uste dut erronka dela. Oso argi dago zortea dela transformazio teknologikoko prozesu baten parte hartzea, ekoizteko sistema konbentzional batetik  eredu digitalera pasatzea.  Joan nintzenean pena izugarria izan nuen baina gaur egun oso pozik nago etxera bueltatzen naizelako. Garrantzitsuena zauden tokian zoriontsu izatea da.

-Fidagarritasun eta Mantenuko zuzendari berria zara, nola ekiten diozu etapa berri honi?

Erronka bat da, lanpostu berri bat. Lehen ere Petronorren lan eginda nagoenez berrikuntza txikiagoa da, baina  erronkak hor daude. Negozio honetan onena ez bazara itxi egin behar duzu. Onena izan behar da,  eragingarriena izan behar da, commodity-a (produktu komertziala) saltzen dugulako.

Etapa berri baten gaude, Petronor negozioa berrikuntzaren  beste atal batzuetara zabaltzeko ahalegina egiten ari den etapa. Kitzikagarria da gure ezagutza zerbitzuetan, eragingarritasun energetikoa bezalako gaietan  transformatu ahal izatea, eta baita energia sortzaile moduan daukagun gure sendotasunetik abiatuta balore berri bat sortzea ere. Aro berri horiei ekiteko dugun trebezia eta gaitasuna aztertu behar da, horiei egokitzeko gauza izan behar dugulako.