Puñetek segurtasuna gai erabakigarria dela azpimarratu du, hurrengoa gaineratuz: “ez dira berehalako emaitzak itxaron behar. Segurtasunaren aldeko apustua egitea pertsonen prestakuntza, kultura aldaketa eta jarrera eskatzen du. Segurtasuna iraupen-lasterketa da”.
Bost lan taldetan banaturik, eta “talde laguntzaileak” deiturikoen zein Repsolen Segurtasun eta Ingurumen Zuzendaritzaren ordezkarien koordinazioaz, lan baimenez, lidergoaz, ekipoen isolamenduaz, jarraitu beharreko prozedurez eta orden zein garbiketaz hausnartu egin da. Ondoren Zuzendaritza Batzordeari erakutsi zaizkio talde bakoitzaren ondorioak.
Petronorrek analisi jardunaldi honen ostean lortutako ondorioak prozesu, instalazio eta zerbitzuetan segurtasun maila handia lortzeko baliagarriak izan daitezen espero du, langile, kontratisten, bezero eta inguruaren babesean arreta handia jarriz.