Bilboko Sozietate Koralak eta Petronorrek hitzarmena sinatu dute

Jose Miguel Lanzagorta, Emiliano Lopez Atxurra eta Iñigo Alberdi.
Jose Miguel Lanzagorta, Emiliano Lopez Atxurra eta Iñigo Alberdi.
Bilboko Sozietate Koraleko presidente Jose Miguel Lanzagorta jaunak eta Petronorreko presidente Emiliano Lopez Atxurra jaunak gaur bertan lankidetza hitzarmena sinatu dute; horren bidez, Muskizko findegia Koralaren babeslea izango da hurrengo hiru urteetan. Gainera, koralak 130 urte bete ditu aurten.

Hitzarmenaren klausuletan ezarritakoaren arabera, Petronorrek musika elkartearen jardueren garapena finantzatzen lagunduko du; bestalde, eta horren ondorioz, babesleei dagozkien zerga, gizarte eta korporazio abantailak izango ditu.

Besteak beste, Koralak bere bazkideen seme-alabei musika udalekuetan aplikatzen dien deskontu bera aplikatuko die Petronorreko langileen seme-alabei ere; halaber, Petronorreko langileen seme-alabek hilero deskontua izan dezakete, baldin eta Bilboko Koralaren Musika Irakasteko Zentroan musikaren hastapenak ikasteko tailerrean matrikulatzen badira.

Horrez gain, Koralak urtero kontzertu bat emango du hiru abesbatzetako batekin, eta, zehazki, lehenengo kontzertua, Euskeria abesbatzarena, abenduaren 16an emango da Muskizko Meatzari Aretoan. Kontzertu hori grabatu egingo da eta telebistaz (Tele7) emango da, eta CDV formatuan banatuko zaie interesa duten herritarrei.

Aldi berean, Koralak CD batzuk emango dizkio Petronorri, Bilboko Koralak Muskizen banatzeko asmoz aldez aurretik grabatuta zituenak, hain zuzen.

Hitzarmena sinatu ostean, Sozietate Koraleko presidente Jose Miguel Lanzagortak adierazi du pozik dagoela laguntza honengatik, “guretzako oso garrantzitsua da”. Ildo berean, Petronorreko presidente Lopez Atxurrak azpimarratu du hitzarmenak “musikaren ezagutza eta gure herriaren espiritu  kantaria, harmoniaz, bultzatu nahi duten bi elkarteen indarra” islatzen duela.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.