Saioa Antoñana, Jose Ramon Gonzalez eta Benigno Perez, Petronorren argazki lehiaketaren txapeldunak

Benigno Perez, Joseba Citores, Andreu Puñet eta Saioa Antoñana.
Saioa Antoñanak, Jose Ramon Gonzalezek eta Benigno Perezek, 2017ko egutegia osatzeko, Petronorrek urtarrilean abian jarri zuen argazki txapelketaren lehen, bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren, irabazi dute. Hiru irabazleek beren golardoa jaso dute, gaur goizean, Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatuaren eskuetatik.

Saioa Antoñanaren “Hiru Ahate”, Jose Ramon Gonzalezen “Todos a una” eta Benigno Perezen “Cañones de Punta Lucero”, orden honetan, txapelketaren argazkirik bozkatuenak izan dira, horregatik Petronorren datorren egutegian agertuko dira. Autoreek gainera, 500, 400 eta 300 eurotan, hurrenez hurren, baloratutako Smartbox bana jaso dute.

Aipatu beharra dago Joseba Citores gizarte izaera duen “Rescate en zona rocosa” argazkiagatik saritua izan dela.

Zorionak guztioi!

Argazkiak, hemen.