Ekitaldia Meatzari Aretoan (Muskiz) egin da. Bertan izan dira Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko presidentea, Jose Ignacio Zudaire, Pertsona, Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Javier Laiseca, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendaria, eta Abanto, Muskiz zein Zierbenako alkateak.
Beken programaren helburua Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietako bizilagunen artean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzea da. Edizio honetan beka lortu duten 35 gazteetatik -31 mutil eta 4 neska-, 17 Abanto-Zierbenakoak dira, 14 Muskizkoak eta 4 Zierbenakoak.
28.000 euroko aurrekontuarekin, 2016/2017 ikasturtean Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako edo Goi Mailako Heziketa Zikloetarako emandako beken zenbatekoa 800 eurokoa izango da. Zehazki, 24 beka eman dira Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat eta 11 beka Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat. Ikasle horiek guztiak Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan matrikulatu dira. Horien artean nabarmentzekoak dira Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako zikloetan, eta Instalazio Elektrikoak, erdi mailako zikloetan.
Gainera, deialdiko bi ikasle onenek 800 euro gehiago jasoko dituzte bakoitzak beren esfortzuaren aitormenez. Horretarako, eskuratutako batez besteko nota 8,5 baino altuagoa izan beharko da.
Petronorrek gaitasun diferenteak dituzten pertsonak gizarteratzearen eta laneratzearen alde hartua duen konpromisoaren ildotik, beken % 5 gordeko da % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun-gradua onartuta duten ikasleentzat.
Nabarmentzekoa da, horrez gain, aurten ere alderdi berri bat dagoela: beken programa horrez gain, beste programa bat ere aurkeztu da, Repsol Fundazioarekin elkarlanean.
Repsol Fundazioa/Petronor bekak 2016-2017
Ekitaldian, Repsol Fundazioaren beken programak laguntza onartu die 20 ikasleri, jasotako 100dik gorako eskarien artean. Guztira 7 emakume daude, eta guztiak ere Somorrostro Prestakuntza Zentroan daude matrikulatuta: 2 Muskizkoak dira, 5 Abanto-Zierbenakoak, 6 Bizkaiko gainerako aldeetakoak eta 7 Castro Urdialeskoak.
20 ikasleetatik, 15 Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egiten ari dira eta 5 Erdi Mailako Heziketa Ziklo bat; gehien eskatzen diren espezialitateak Sistema Informatikoak eta Ingurumen Hezkuntza eta Mantentze-lana dira.
Aurrekontua, beraz, 16.000 eurokoa da, eta lehenengo fase honetan 10.000 euro eman dira aurrerakin gisa. Gainera, beken % 5 ere erreserbatu da % 33eko edo hortik gorako minusbaliotasun-gradua onartuta duen ikasle batentzat.
Repsol Fundazioaren beken programa hori, Industri Konplexuekin eta Petronorrekin batera, Lanbide Heziketa gazteen enplegagarritasuna hobetzen duen hezkuntza arloko aukera gisa sustatzea helburu duen ekimena da.
Edizio honetan hainbat alderdi berri egon dira. Nabarmendu beharrekoak dira plataforma informatiko bat eta hautaketa-irizpide berriak erabili izana; izan ere, ziurtapen akademikoez gain ekonomia arloko eta familia arloko aldagaiak hartu dira kontuan. Horrez gain lanbide arloak gehitu dira; hala, bekak eskuratu ahal dituzte Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketa arlo hauetan egiten ari diren ikasleek: Elektrizitatea/Elektronika, Fabrikazio mekanikoa, Instalazioak eta mantentze-lana, Eraikuntza eta obra zibila, Energia eta ura, Kimika, Informatika eta komunikazioak, Administrazioa eta kudeaketa, Merkataritza eta Marketina, Osasuna eta Segurtasuna eta ingurumena.
2015/2016ko Petronor Beken bigarren ordainketa
2015/2016 ikasturterako hasieran beka jaso zuten 50 ikasleetatik, 41ek soilik gainditu dituzte irakasgai guztiak (21 Abanto-Zierbenakoak, 19 Muskizkoak eta 1 Zierbenakoa). Hortaz, haiei laguntzaren bigarren zatia ere –300 euro– eman zaie.
41 horietatik, 29 Goi Mailako Heziketa Ziklokoak dira eta 12 Erdi Mailako Heziketa Ziklokoak.
Orain, 8,5eko batez besteko nota gainditzeagatik deialdiko 2 ikaslerik onenentzako 800 euro gehigarriak eman dira. Guztira 38.900 euro ordaindu dira deialdi honetan.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.