Euskadin Gobernuko ordezkaria den Javier De Andresek eta Bizkaian Gobernuko ordezkariordea den Ignacio Ericek Findegia bisitatu dute gaur. Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea, Andreu Puñet kontseilari delegatua eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria haiekin izan dira.
De Andres eta Erice, Jordi Ibarrondo kabineteko buruarekin zein Cristina Ruiz aholkulariarekin batera, Espainiako finketa negozioaren, Petronorren historia eta egoeraren, baita bere etorkizuneko proiektuen berri ere jaso dute.
Gainera, Manu Nuñez Ingeniaritza eta Garapen zuzendaria gidari, maketa gela eta findegiko instalazioak bisitatzeko aukera izan dute. Ibilbidean zehar geldialdi espezifikoa egin dute FMUan, Plantaren goiko partera, koke ganberak dauden zonaldera, igotzeko eta findegiaren ikuspegi panoramikoa izateko. Ondoren, 3. Plantan gelditu dira, zuziaren oinetan, eta Kontrol Gela gertutik ikusi dute.