Petronorrek Muskizko Dendarien Elkartearekin kolaboratuko du galkorrak ez diren Elikagaien lehenengo Bilketa Kanpainan

kanpaina solidarioa muskiz kilo1
Kanpainaren kartela.
Muskizko Dendarien Elkarteak abian jarri du galkorrak ez diren elikagaiak biltzeko lehenengo kanpaina. Ondoren, Antzeko Elkartea arazo ekonomikoak dituzten herriko familien artean bildutakoa banatzeaz arduratuko da.

Pasa den martxoaren 13tik eta amaitu arte, kanpainan parte hartzen duten 42 dendetako batera galkorra ez den elikagai kilo bat eramaten duten auzokideek erosketetarako poltsa ber-erabilgarria jasoko dute. Elkarteak 2.000 poltsa ditu. Ekimenak Petronorren, Forlan Tokiko Garapenerako Agentziaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Ezkerraldendaren babesa dauka.