VIII. Petronor Futbol Kanpusean izena eman!

VIII. Petronor Futbol Kanpusaren kartela.
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, 5-12 urte bitarteko umeentzako, antolatzen duten Futbol-kanpusaren zortzigarren edizioa martxan da.  Izena emateko epea maiatzaren 31arte izango da zabalik, www.bypeventosdeportivos.com webgunean.

Urtero bezala kanpusa bi txandetan banatuko da. Lehena, goizez egiten dena, -9:45etatik 13:30tara- ekainaren 26tik 30era garatuko da, Mortueroko zelaian (Las Karreras). Bigarrena  goizez eta arratsaldez izango da, -9:45etatik 18:00etara- eta Muskizko El Maleconeko instalazioetan antolatuko da.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik ere izaten dute.

Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorren langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.

Parte hartu nahi duenak izena eman dezake www.bypeventosdeportivos.com webgunean.

Informazio gehiago, hemen.