Julen Larrucea eta Virginia Perez, 6. Mello Sariaren irabazleak

Petronor Mello sariko 6. edizioa irabazleak podiumean
Arkaitz Muñoz, Julen Larrucea, Felicisimo Solanas, Alfonso Fernandez eta Asier Albizua, podiumean.
Julen Larruceak eta Virginia Perezek irabazi zuten atzo Mello Sariaren seigarren edizioa, Muskizko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatzen den 24.5 kilometroko eta 2.800 metroko aldea duen ibilbidea.

840 pertsona bildu ziren atzo Donibaneko zelaian, Petronorren babesa duen, Mello Sarian parte hartzeko. Mendi martxaz eta lasterketaz gainera, 12K froga antolatu zen, Martxa Txikia –zeinetan 291 umek parte hartu zuten-, baita 15k delakoa ere, Mello Saria martxaren bertsio laburra.

Gizonezkoen mailan Julen Larrucea izan zen lasterketaren garailea, Arkaitz Muñoz eta Felicisimo Solanasen aurretik. Emakumezkoen kasuan Virginia Perezek helmuga zeharkatu zuen lehena izan zen, Veronica Dominguez bigarren eta Zuriñe Frutos hirugarren.

Muskizko korrikalariei dagokionez Alfonso Fernandez izan zen txapelduna –zeinek laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean- Angel Coello bigarren eta Jorge Berezo hirugarren. Emakumeen artean Eva Romonek irabazi zuen, Maria Lopez eta Maricarmen Mouroren aurretik.

12K lasterketan hurrengoak izan ziren lehenengo sailkatuak: Gustabo Lanbarri, Juan Manuel Agejas eta Endika Fernandez.

Aipatu beharra dago, 6. Mello Sariak lehendabiziko aldiz Canicross froga izan zuela larunbatean. “Mello Saria Txakur Trail” Euskal Txakur Ligaren azkeneko froga izan zen. Gaizka Aretxagak, Sherpa izeneko txakurrarekin, irabazi zuen.

Aurten frogak helburu solidarioa izan du, eta inskripzioen diruaren parte bat, gehi Martxa Txikian batutako guztia (bi euro ume bakoitzeko eta gurasoek emandakoa)   BIOCRUCESi eman zaio, umeen minbiziaren aurkako borrokan eta ikerkuntzan laguntzeko xedez,  baita hezur-muinaren dohaintzan kontzientziatzeko ere.