Petronorrek Athletic Madrilen ikustera gonbidatzen zaitu

Petronorrek Athletic Madrilen ikustera gonbidatzen zaitu!
Findegiak Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao partidua, maiatzaren 21ean, ikusteko sarrera bikoitza –larunbatean hotela barne- zozkatuko du Repsol MAS Petronor txartela duten inguruko auzokideen artean.

Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea bazara eta Repsol MAS Petronor txartela baldin baduzu, zozketan parte hartu, galdera zuzen erantzun eta Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao topaketaz, lagun batekin, gozatzeko sarrera bikoitza -larunbatean hotela barne-  irabazi ahal izango duzu. Vicente Calderon zelaian jokatuko den ligako azken partidua izango da, datorren urtean Madrileko taldeak Wanda Metropolitano-an jokatuko duelako.

Zozketa datorren maiatzaren 15ean amaituko da. Ondoren, irabazlearen izena webgunean ezagutzera emateaz gainera, Petronor pertsona garailearekin kontaktuan jarriko da. 24 ordutan irabazlearekin kontaktuan jartzen lortzen ez bada, zerrendako hurrengo izenarekin hitz egingo da.

Parte hartu, hemen.