Sekulako jai eta elkartasun-giroaz, hainbat adinetako 600 korrikalarik hartu zuten atzo parte, Zierbenako portu inguruan, ohiko Senitarteko Lasterketan. Ekitaldi hau El Correo egunkariak sortarazi zuen 2010 urtean, Petronorrenen diru-laguntzaz.
Guztira 1.190 euro bildu ziren, Gallarreta Lantegiaren mesedetan. Desgaituen hezkuntza eta enplegu eskola hau 1987an ireki zen, Gallartan, Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella eta Trapagarango udalen eraginez.