Familiaren Lasterketa, igandean Zierbenan

Presentación de la Carrera, en Zierbena
Ibilbidea Zierbenako portuaren inguruko zirkuitu batean finkatu da, eta banaka nahiz taldeka edo familiaka parte hartu ahal izango da. Izen-emateak gaur hasi eta probari ekin baino zertxobait lehentxeago arte egin ahal izango dira.

Lortutako diru-sarrerak Gallarreta Tailerrarentzat izango dira. Gallartan kokatutako desgaituentzako enplegu-zentro berezi hau Zierbena, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran eta Muskizko udalek mankomunatutako Meatzaldeko erakundea da.