OLBEren “Opera eta +” programak Gurutzetako Ospitalearen saria jaso du

OLBEk Gurutzetako Ospitalean egiten duen “Opera eta +” programak Eskertze 2017 saria jaso du Berrikuntza eta Sormenezko Erreminten Aplikazioa kategorian.

“Opera eta +” programa OLBEk Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean garatzen duen jarduera aitzindaria da, Repsol Fundazioaren eta Petronorren babesa duena. Jarduera sozial, pedagogiko eta kultural hau operaz baliatzen da pertsonen garapena eta integrazioa errazteko tresna gisa.

Ekimenaren helburu nagusia, nefrologiako paziente kronikoei, pediatriako haurrei eta jaioberriei, haien senideei eta Ospitalean haiekin batera egon  eta artatzen dituzten profesional sanitarioei ongizate emozionala eragin eta kultura eta lirika hurbiltzea da.

Programak 250 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu, Ospitalearen barruan nahiz kanpoan, 1.500 pertsona ingururen parte-hartzeaz.

Zorionak.