Petronor, inpaktua murrizteko prest

Nazioarteko Ingurumen Eguna.
Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna da, eta Petronorrek ingurumen-inpaktua murrizten jarraitzeko prest ospatu.  

Petronorrentzat, ingurumena zaintzea garrantzi goreneko helburuetako bat bere jardueren garapenaren barruan. Hori dela, konpainiaren jarduera osoak ingurunearen gaineko inpaktua murriztea du xede, legeria betetzetik harantzago. Horretarako, ISO 14001 arauaren arabera ziurtatuta dagoen Ingurumen-Kudeaketarako Sistema bat dauka, eta Erabilgarri dauden Teknologiarik Onenetakotzat jotzen diren irizpideak eta neurri operatiboak gaineratu ditu.

Konpainiaren ingurumen arloko helmugak eta helburuak, Ingurumen Plan Estrategikoan (IPE) zehaztuta dagoenez, erakunde barruko maila guztiei dagozkie. Horrekin batera, findegiak langileen zeregin eta erantzukizunetara egokitutako ingurumen-prestakuntza eskaintzen du, ingurumen-parametroen etengabeko jarraipena egiten du eta atmosferara egindako isurketak kontrolatzen ditu, uraren kudeaketa optimizatuari eutsiz, usainak eta zaratak ahalik eta gehien murriztuz eta ahalik eta hondakin gehien birziklatuz. Gainera, gero eta produktu garbiagoak ekoizten ditu abangoardiako teknologiaren laguntzaz, eta auditoretzak planifikatzen ditu.

Petronorrek ingurumenaren alde apustu egin du, eta urteko 365 egunetan eusten dio konpromiso horri.