Repsol Taldeak txirrindularien istripuak saihesteko kanpaina abiarazi du gaur

Kanpainaren txarteletako bat
Repsol Taldeak ibilgailuen gidariei nahiz txirrindulariei zuzendutako segurtasun-gomendioak jarriko ditu Repsol, Petronor eta Campsaren zerbitzugune-sareko ur eta aire esparruen ondoan, Estatuko errepideetan txirrindularien istripuak prebenitzeko sentsibilizazio-kanpainaren barruan.

MotoGPko Repsol Honda taldeko Marc Marquez eta Dani Pedros pilotuak eta trialeko Toni Bou, Takahisa Fujinami eta Jaime Busto partaide dituen kanpaina honen bitartez, errespetuak errepidean duen garrantzia eta txirrindulariak bide publikoan zehar dabiltzanean ikusgai izateko premia nabarmendu nahi dira.

“Metro eta erdiko tartea utzi txirrindularia aurreratzean eta pazientziaz jokatu”, “Errespeta itzazu taldeka doazen txirrindulariak multzo mugikor bakarra balira bezala”, “Besteen lekuan jarriez gero ulertuko duzu zein garrantzitsua den elkar errespetatzea”; hauexek dira gaur, astelehena, uztailak 17, hasi eta abuztuaren 6ra arte luzatuko den kanpainaren mezuetako batzuk.

Azken bost urteotan bikoiztu egin da Estatuko ohiko txirrindularien kopurua, eta dagoeneko hiru milioi pertsona baino gehiago dira egunero bizikletaz ibili ohi direnak. Bestetik, 2016an, 67 txirrindulari hil eta 736 zauritu eta ospitaleratu behar zituzten trafiko-istripuen ondorioz Estatu osoan.