Pedro Familiar eta Javier Gorostiaga, txapeldunak katxete-bolatan

Pedro Familiar eta Javi Gorostiaga txapeldunak
Durañonako Pedro Familiar eta Javier Gorostiaga bolari-bikoteak irabazi zuen, aurreko larunbatean, La Arena bolatokiko katxete-txapelketa, Zierbenako Udalak antolatua, Petronorren laguntzaz. Bigarren geratu ziren Javi Lores eta Borja Palenque bolariak.

Emakumeen artean, berriz, La Cuesta (Zierbena) auzoko Iraide Flórez eta Lorena Renovales bolariek irabazi zuten, eta Gorostizako (Barakaldo) M. Jose Maza eta Sainza Conde bigarren suertatu. Gazteen mailan, azkenik, Uriosteko Liher Kortazar eta Jagoba Malaxetxebarria mutilek osatutako bikoteak irabazi zuen.