Petronorrek eskola-jazarpenan aurkako ipuin txapelketa babestuko du

Fair Saturdayk eta Bilboko Udalak eskola-jazarpenan aurkako ipuin lehiaketa antolatu dute, gazteak bullying-aren kontra kontzientziatzeko helburuz. Petronorrek ere ekimena babesten du.

Deialdia azaroaren 25erarte dago irekita eta 23 urterainoko gazteei dago zuzendua. Parte-hartzaileek euskaraz, erderaz zein ingelesez idatzi dezakete euren ipuinak eta eskolan (ekimenean parte hartuz gero) eta cuentos@fairsaturday.org helbidean aurkeztu beharko dituzte. Bullying-aren aurkako salaketa izan behar da ipuinaren ardatza.

100€-ko 15 sari banatuko dira, saritutako pertsonek eta ordezkatzen dituzten eskolek erabakitako gizarte proiektu ezberdinetara bideratuko direnak.

Lehiaketaren emaitza liburu batean laburtuko da, “Cuentos contra el Bullying” izenpean. Irabaziak ere hainbat proiektu sozialetara bideratuko dira.