Bihar larrialdi-simulazioa Petronorren

Bihar, osteguna, azaroak 30, goizeko 9:30etatik aurrera, larrialdi-simulazioa egingo da Petronorren findegiaren barruko instalazioetan.

Simulazioa “LARRIALDI” mailakoa izango da, kanpoaldearekiko eraginarekin, istripu larrien arriskuei buruzko Babes Zibilaren Oinarrizko Zuzentarauaren 2. Kategoriaren baliokidea, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Suhiltzaileen laguntzaz egingo da.

Dagoeneko jakinaren gainean daude Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalak; Bizkaiko Foru Aldundiaren Su itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Zuzendaritza eta Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusia, baita Muskizko Ertzaintza eta Abantoko Guardia Zibila ere.