Andreu Puñet, AOPren zuzendari nagusi berria

Andreu Puñet.
Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkarteak Andreu Puñet, Petronorren kontseilari delegatua, izendatu du zuzendari nagusi. Orainarteko zuzendaria Alvaro Mazarrasa izan da, 2001an karguaz jabetu zenetik.

Andreu Puñet Ingeniari Kimikoa, Industria Ingeniaria eta London Business Schoolen Science Masterra da. Bere karrera Repsol taldean garatu du.

Zuzendari nagusi berriaren izendapenarekin batera beste hainbat aldaketa ere onartu dira. Besteak beste, presidentea Luis Aire (BP), hiru presidenteorde: Francisco Vazquez (Repsol), Javier Antunez (CEPSA) eta  João Diogo (GALP); eta zortzi batzordekide:  Repsol (2), Saras Energia (2), BP (2), Cepsa (1) eta Galp (1).

Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkartea (AOP) da, 1993tik aurrera, petrolio-produktuen banaketaz, merkaturatzeaz eta fintze jardueraz arduratzen diren konpainien burua.

Andreu Puñet Petronorren zuzendaritza utziko du eta urtarriletik aurrera AOPez arduratuko da. Petronorretik zorte ona opa diogu bere zeregin berrian. Zorionak.