“Eguberritako Ipuina” opera txikiz gozatzeko sarrerak lortu itzazu!

“Eguberritako Ipuina” operaz gozatzeko sarrerak lortu itzazu!
Petronorrek Dickensen Eguberritako Ipuinean  oinarritutako Iñigo Casaliren haur operaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Emanaldia urtarrilaren 3an, eguerdiko 12:00etan, izango da, Arriaga Antzokian.

Parte hartzeko Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea izatea ezinbestekoa da, baita Repsol MAS Petronor txartela ere izatea, eta webgunean egiten dugun galdera zuzen erantzutea. Parte hartu eta, etxeko txikitxoarekin, ABAO-OLBEren Opera Txiki honetaz disfrutatzeko aukera izango duzu.

Obra honek Mr. Scrooge zekenaren istorioa kontatzen du. Gabon-gau izugarri hotzean, hiru espiritu agertuko zaizkio Mr. Scrooge-ri, espíritu horien bidez irudikatuko direlarik bere iragana, orainaldia eta etorkizuna. Bisitaldi horren ostean, eta aurrez aurre ikusi ondoren zain dituen bakardadea eta herioa, aldatu egingo zaio bizitza ulertzeko modua eta gizaseme on eta eskuzabala bihurtuko da.

Zozketa abenduaren 27an amaituko da, animatu eta parte hartu!

Parte hartu, hemen.