OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) “Eguberritako Ipuina” umeentzako operaren inguruko tailerra eskaini zuen pasa den ostegunean Muskizen. Petronorrek, ABAO-OLBEren babesle denez gero, emankizunaz gozatzeko sarrerak banatu zituen.
Aitziber Aretxederra OLBEren Programa Didaktikoaren arduradunak OLBE Txikiaren Gabonetako “Eguberritako Ipuina” operaren inguruko tailerra eskaini zuen Muskizko Kultura Etxearen M Aretoan. Soinu zein bideo zatien eta Power Pointaz egindako aurkezpenaren bidez, hitzaldi-tailerrera gerturatu ziren umeek opera hobeto ulertzeko aukera izan zuten, espektakuloarekin erlazionatutako hainbat ekintza eginez.
Tailerra amaitzerakoan Petronorrek 58 sarrera banatu zituen bertaratutako guztien artean, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko den “Eguberritako Ipuina” operaz gozatzeko.
Gogoratu beharra dago, findegiak ere, bere webgunearen bidez, obra honetarako beste bi sarrera bikoitz zozkatzen dituela.