Somorrostro Irakas-gunearen ikasleak, Petronorren

"Arrisku Profesionalen Prebentziorako Goi Mailako Gradua"-ren ikasle taldea, Eduardo Conde eta Amaia Eguiluzekin, Petronorren.
Somorrostro Irakas-gunearen Arrisku Profesionalen Prebentziorako Goi Mailako Graduaren  ikasle taldeak Petronor bisitatu du, Findegiaren Lan Osasuneko Zerbitzua zehazki.

Somorrostro Irakas-guneak eta Petronorrek duten ikasleak laguntzeko programen barruan heziketa-lankidetza dago, findegiaren jarduerarekin lotutako alor guztietan. Testuinguru honetan, Arrisku Profesionalen Prebentziorako Goi Mailako Graduaren ikasle taldeak Petronorren Lan Osasuneko Zerbitzua bisitatu du.

Eduardo Conde Lan Osasuneko sailaren buruarekin eta Amaia Eguiluz DUE teknikariarekin batera, osasunaren zaintza zein prebentziorako sail honetako profesionalek garatzen dituzten ekintzak eta duten estruktura ezagutzeko aukera izan dute.