Nati de la Puerta historialariak, Bilboko Itsas Museoan, eskaini zuen hitzaldian izan zirenek Petronor bisitatu dute

Bisitariak, gaur goizean, Petronorren.
“Burdinezko Itsasadarra, meatzaritza, siderurgia eta portua”   hitzaldi-zikloaren barruan, Nati de la Puerta historialariak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, pasa den asteartean, eskainitako “Portua eta industria energetikoa”   izenburuko hitzaldiaren ekintza osagarri gisa, mintzaldian izan ziren 36 pertsona taldeak Petronor bisitatu du.

Bisitaldia Muñatonesen hasi da, non Petronorren historia eta ekoizpen eskema aurkeztu zaie, beste hainbat aspekturen artean. Kafe hartzeko etenaldi laburraren ostean, bisitariek findegiaren instalazioak gertutik ezagutu dituzte, baita 1-2 Kontrol Gela ere.

Findegitik ibilbidea amaitu ostean, Petronorren Itsas-terminala bisitatzeko aukera izan dute.