Mikro Sare Birtual honen “lehenengo harria” Muskizen jartzeak balio sinboliko handia du Petronorrentzat nahiz Somorrostro Prestakuntza Zentroarentzat. Petronorrentzat, konpainiaren jarduera nagusia kokatuta dagoen udalerrien aldeko apustua indartzen duelako, eta irakaskuntza Zentroarentzat, lanbide-heziketa azken belaunaldiko teknologietara egokitzeak, enplegugarritasuna hobetuko duelako.
Petronorrentzat, “banatutako sorkuntzari buruzko proiektu estrategikoaren lehenengo aurrerapausoa da, etorkizuneko argi luzeekin jaio den esperientzia pilotua. Apustu honek Muskiz bilakatzen du energía sektorearen protagonista, findegiaz haratago”.
Prestakuntza-Zentroarentzat, garatzen hasia den sektore horretarako profesional berriak prestatzeko aukera izatea dakar, baita aktibo dauden langileen birziklapena erraztu ere, eta gainerako enpresek haien garapen energetikoak frogatzeko laborategia izatea.
Borja Liañok, bere aldetik, helburua “etorkizunera aurreratzea” dela azpimarratu du, “energia eredu berriei erantzunez, guztia udalaren iraunkortasun eta energia eraginkortasun planekin bat”.
Prenta Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.