Repsol Fundazioak 100.000 euro ere banatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea prestakuntzaren bitartez sustatzeko

"Tu proyecto cuenta" lehiaketaren kartela.
Repsol Fundazioak  Tu proyecto cuenta  lehiaketa abiarazi du, desgaitasuna duten pertsonen gaikuntza pertsonal eta profesionala hobetzen duten proiektu berritzaileak saritzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 26an amaituko da.

Ekimen honek berrikuntzaren aldeko apustua berresten du, desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala, gaitasunen hobekuntza eta trebetasunen garapena prestakuntzaren bidez sustatzea xede duten proiektuetan

Saria 100.000 euro arteko laguntza ekonomikoa da, epaimahaiak ebaluazio-irizpideen arabera aukeratutako proiektu bat edo batzuk garatzea helburu duena.

Parte hartu nahi duten erakundeek Repsol Fundazioaren webgunean oinarriekin batera esekita dagoen formularioa bete beharko dute. Deialdiak Estatu osoa barne hartzen du.

Repsol Fundazioak desgaitasuna duten pertsonen garapen integralaren arloko erreferentzia bihurtu diren bost erakunde hauek ditu lankide: Desgaitasunaren aldeko Enpresa Elkartea (AEDIS), Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COCEMFE), Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa (CNSE), Pertsona Gorren Familien Espainiako Konfederazioa (FIAPAS) eta Feafes Enplegua Elkartea (osasun mentalaren aldeko elkartea).

Parte hartu, hemen.