-Erakusketak etorkizunari ere begiratu dio, ekonomia eta ingurumen arloetako eskakizun berriei erantzungo dien Petronor Innovacionen eskutik.
-José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen Zuzendariak erakusketa aurkeztu du gaur Gallartako Erakusketa Aretoan, Abanto-Zierbenan.
-Ekitaldian izan dira, halaber, Maite Etxebarria, Borja Liaño e Iñigo de Loyola Ortuzar, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako alkateak, hurrenez hurren.
-Erakusketa eskaera egiten duten udalerri horietako kultura-zentroetan eta ikastetxeetan izango da ikusgai, eta ekainean Bilboko Itsasadarra Itsas Museora iritsiko da.
Petronorrek konpainiaren lehenengo berrogeita hamar urteak errepasatu eta etorkizunari begiratzen dion “Petronor, 50 urte energiaz” erakusketa ibiltaria aurkeztu du gaur, 50. urteurreneko ospakizunen barruan. Erakusketa honen bitartez, bisitariek plantak mende erdi honetan bete dituen etapa desberdinak eta gaineratuz joan den berrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte.
Erakusketan bildutako piezen bitartez, Petronorren historiako gertaera nagusiak errepasatu dira, 1968an asmo handiko proiektu industrial bezala sortu zen unetik (hasierako taldea osatzen zuten 140 langileak findegiak prestatu zituen bere kabuz) energia-eredu berrira egokitzea xede duen egungo egoeraraino.
Era berean, “Petronor, 50 urte energiaz” erakusketak etorkizunari begiratu dio, findegiaren historia hasiera-hasieratik markatu duen moldagarritasunaren ildoari jarraipena emango dion Petronor Innovacion sozietarearen bitartez. Erakunde honen eskutik, Petronorrek ekonomia eta ingurumen arloetako eskakizun berriei erantzungo die, plantan lan egiten duten pertsonen talentuaren eta prestakuntzaren aldeko apustuari eutsiz.
Petronorren gertaerarik garrantzitsuenen artean, erakusketak bertatik bertara erakusten du nola lotu zitzaion findegiaren eraikuntzari Bilboko Superportuaren finantzaketa, izan ere, findegiaren jarduera Bizkaiarentzat garrantzi gorenekoa bihurtu den azpiegitura horren osagarri izan da une oro.
Erakusketak historian izandako giltzarrizko uneak ere gogoratu ditu; hala nola, Fuelolioa Murrizteko Unitatearen (FMU) sorrera, ordurarte Euskadin egindako inbertsio industrialik handienaz, Petronorri fuelolioaren ekoizpena % 90 ere gutxitzea ahalbidetu ziona, urtean 1,5 tona fueloil gutxiago ekoiztuz.
Petronorrek ingurumenarekin hartu duen konpromisoa da erakusketa ibiltari honen beste protagonista handietako bat. Findegiak Europan izandako aldian aldiko ingurumen-aldaketetara egokitzen jakin du, hondakinak % 80 murriztuz eta atmosferara urtean 160.000 tona CO2 gutxiago isuriz, bere bizitzako lehenengo berrogeita hamar urte hauetan abiarazi dituen bestelako neurrien artean.
José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen Zuzendariak erakusketa aurkeztu du gaur Gallartako erakusketa-aretoan, Abanto Zierbenan. Ekitaldian izan dira, halaber, Maite Etxebarria, Borja Liaño eta Iñigo de Loyola Ortuzar, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako alkateak, hurrenez hurren.
Erakusketa ibiltaria denez gero, eskaera egiten duten kultura-zentroetan eta ikastetxeetan izango da ikusgai datozen hilabeteotan. Horrez gain, Bilboko Itsasadarra Itsas Museora ere iritsiko da ekaineko lehenengo hamabostaldian, findegiak egindako orain arteko ibilbidearen 50. urteurrena ingurunearekin partekatzeko desioari jarraiki.
Petronorri buruz
Petronorrek urtean 12 milioi tona petrolio prozesatzeko ahalmena du, Espainiako findegirik handiena bihurtu delarik. Plantillan 940 langile dituela eta beste 6.200 pertsonarentzako zeharkako enpleguak eraginez, eskualdeko enplegurik-sortzailerik handiena bilakatu da. Azken bost urteotan, 1.200 milioi euroko guztizko inbertsioak bideratu ditu.
Petronorrek Bilboko Portuko joan-etorri guztien % 40 baino gehiago eragiten du. Ekoizpenaren herena baino gehiago esportatzen du, hau da, Bizkaiko esportazio guztien % 18,21 edota Euskadiko ekoizpenaren guztizko balioaren % 9,7. Ogasunari egiten dion urteko batez besteko ekarpena 700 milioi eurotik gorakoa da, hots, Bizkaiko zerga-bilketa garbiaren % 10 baino zertxobait gehiago.