Petronorrek istripu ondoko segurtasun sistema aitzindaria instalatu du

Petronor istripu ondoko segurtasun sistema aitzindaria instalatzen hasi da langileak lantegietara garraiatzen dituzten autobusetan.

E-Rescue deritzon sistema hau, ezbeharra gertatuz gero jarleku bakoitza istant batean desmuntatu eta zenbait arnesen laguntzaz ohatila bihurtzea ahalbidetzen duen gailu batez hornituta dago, zauritutakoak ospitalera lehenbailehen eraman ahal izateko. Horri esker, goitik behera murriztuko da zauritutakoak ebakuatzeko denbora.

Neurri honen bitartez, Petronorrek berrikuntzarekin eta enplegatuen lan-segurtasuna hobetzearekin hartua duen konpromisoa berretsi du, “in itinere” gertatzen diren istripuen prebentzioari eutsiz, izan ere, datu ofizialen arabera, horrelako istripuek laneko istripugarritasunaren ia ehuneko 40 suposatzen dute.

Sistema Vigiola enpresaren bi autobusetan instalatu da dagoeneko, eta ekaina amaitu aurretik, veste zazpi unitatetan ere jarriko da.