Ainhoa Artetaren espektakuluaz gozatu, Arriagan

Ainhoa Artetaren “I hate music” kontzertuaz gozatzeko sarrera.
Findegiak Ainhoa Artetaren “I hate music” kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du inguruko auzokideen artean. Emanaldia datorren larunbat honetan, ekainak 23, izango da, 20:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.

Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea bazara emaila bidali ezazu prentsa@petronor.com postara, zure izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztuz. Ainhoa Artetaren “I hate music” kontzertuaz, lagun batekin, gozatzeko bi sarreren zozketan parte hartu ahal izango duzu. Leonard Bernstein handiaren mundu musikalera gerturatzeko lehioa, XX. mendeko kultura musikal amerikarraren erreferente handienetako bat izanik.

Zozketa datorren ostegun honetan, ekainak 21, goizeko 10:00etan, amaituko da. Ondoren, Petronor pertsona garailearekin kontaktuan jarriko da, saria ostegunean bertan emateko. Irabazlearen izena webgunean ezagutzera emango da.