Repsoleko Komunikazio-arduradun eta kazetarien bisita

Repsoleko Komunikazio-arduraduna zein A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragonako kazetariak Petronorren izan dira azken asteburu honetan, findegia sortu zeneko berrogeita hamar urtebetetzea dela-eta antolatutako ekitaldien inguruan.

Egon, ez ziren soilik egon Muskizko findegiaren eremuak ikusten. Hain zuzen ere, gure arteko egonaldiaz baliatu ziren itsasontziz joan-etorri profesionala nahiz turistikoa egiteko, Zierbenako Itsas Terminaletik Bilboko Itsas Museoraino, non ikusi ahal izan zuten berrogeita hamar utebetetzearen inguruan Petronorrek burutu duen erakusketa ibiltaria.