Repsolek aire akrobazien erakustaldia eskainiko du La Arena hondartzan Petronorren 50. urteurrena ospatzeko

Repsolen hegazkinak ikuskizunean zehar.
-Ikuskizuna La Arena hondartzan izango da ostiralean, uztailak 13, 18.00etatik 20.00etara bitartean.

-Aire akrobazia hauek publiko guztientzat dira.

Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Repsolen hegaldi akrobatikoko taldeak erakustaldia eskainiko du ostiralean, uztailak 13, Zierbenako La Arena hondartzan, 18.00etatik 20.00atara bitartean. Hamarkadatik gorako esperientzia dutela, pilotuek aire-ikuskizun aparta eskainiko dute bi hegazkin txikiren laguntzaz, bertaratutakoak zur eta lur utziko dituzten hegaldi zirraragarriak osatuz.

Bi ordez, Bravo 3 Repsol hegaldi akrobatikoko taldeak publiko guztientzako aire akrobaziak egingo dituzte La Arena hondartzako agertoki paregabean, parekorik ez duen ikuskizunaz gozatzeko aukera eskainiz.

Bravo3 Repsol taldea

Munduko onenetakoak diren Cástor Fantoba, Anselmo Gámez eta Juan Velarde pilotuek 2009an sortua, Bravo3 Repsol taldeak publiko orokorrari hurbildu ohi dio hegaldi akrobatikoaren mundu berezi eta zirraragarria. Horretarako, karbono-zuntzez eta titanioz eraikitako Sukhoi 26 hegazkin txikiak erabiltzen dituzte, 400 zalditik gorako potentzia duten motorrez hornitutakoak. Hiru pilotuek 2006an ekin zioten formazioko hegaldiak egiteari.

Egun, taldea arras ezaguna da mundu osoan eta jardunean dabilen Sukhoi formazio bakarra da. Bravo3 taldearen entrenamendu-basea Madrildik hurbil dago, Casarrubios aerodromoan, baina munduan zehar ibiltzen dira hegan eta lehiaketan.

Bravo3 taldearen programak ez dauka zerikusirik edozein beste erakustaldirekin, prestazio handiak dituzten bi hegazkin erabiltzen baititu, formazio itxian, estilo libreko figura arras ikusgarriak konbinatuz: edukietan eta pilotatze-mailan parekorik ez duen konbinazioa.